XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Manueli gurekin espedizioan parte hartzeko eskatu nionean, poztu egin zela uste dut.

Susmo bat baizik ez da, hain zen hura gizon itxi eta hotz, berezia eta, era berean, erakargarria.

Halako gizon bat behar genuen dudarik gabe: bertako tribuak eta jendearen ohiturak ezagutzen zituena, beraien eta gure hizkuntza zekizkiena eta hamaika kondaira goxoz gau luzeak arinduko zizkiguna.

Hurrengo egunean, afalondoan, bilera egingo genuen laurok, hots, Manuel eta Pedro, Maria eta laurok azken xehetasunak antolatze aldera.

Egia esan, ni neu ere ondo sentitzen nintzen, agian besteen gar jarioak kutsaturik, edo berriz bizirik sentitzen nintzelako.

Ez bururik ez hankarik zuen espedizio zentzugabe haren inguruan denok gure onena emateko prest geunden eta kemen bero hark harrapatu egin ninduen zeharo.

Gustura sentitzen nintzen jende xehe, langile, umil eta hitzontzi haien artean; merezi zuen herri harengatik borroka egitea. Bai horixe!